Presentacin de PowerPoint - PowerPoint PPT Presentation

1 / 10
About This Presentation
Title:

Presentacin de PowerPoint

Description:

... erdiko igoera izango du eta horren ondorioz gaur egun ezagunak zaizkigun auzo ... Gaur, konponbidea gure esku dagoela, energia aurrezteko eta hura modu ... – PowerPoint PPT presentation

Number of Views:71
Avg rating:3.0/5.0
Slides: 11
Provided by: GARI5
Category:

less

Transcript and Presenter's Notes

Title: Presentacin de PowerPoint


1
METROPOLI 2050
The significant problems we face cannot be solved
at the same level of thinking we were at when we
created them.      - Albert Einstein (1879-1955)
EGILEAK Janire Villa Alesander Garcia Asier
Esteban Iñigo Gomez
El Regato Ikastetxea. Batxilergoko 1A. Barakaldo
2
Gaurko egoera
The world will not evolve past its current state
of crisis by using the same thinking that created
the situation.       - Albert Einstein
(1879-1955)
  • Barakaldon 96000 biztanle inguru daude.
  • Bilbao Metropolitanoan 355000 biztanle inguru.
  • 2006. urtean inguru horretako biztanle batek 15
    kWh/egunean erabiltzen ditu.
  • Erabilitako energiaren 81 erregai fosiletatik
    dator.
  • Energia kontsumo izugarri hori hurrengoen artean
    banatzen da zerbitzuak, garraioa, etxebizitzak
    (argia, berogailua eta aire girotua, ur beroa eta
    janaria prestatzen) eta industria.
  • Besteen artean, energia sortzeko sistemek 25
    milioi tona CO2 isuri dituzte eguratsera aurreko
    urtean, SO2 eta NOx aparte.
  • Uraren kutsadura, kutsadura luminikoa, lurraren
    kutsadura, baliabide naturalen agortzea...
  • Aldaketa klimatikoa gero eta nabarmenagoa da,
    bioaniztasunaren galera, basoen galera...
  • Argi dago neurriz kanpoko kontsumoak etorkizuna
    arriskuan jartzen duela eta geure inguruko
    energia iturriak ez ditugula behar bezela
    erabiltzen. Etorkizunak ez du itxura onik!

3
2050. urterako itxarotako egoera
  • We are living through a crisis and because we
    have failed to respond properly, we are heading
    towards a disaster. Our settlements are lagging
    behind the world's progress, our ideas are
    confused, we are moving without coordination and
    adjustment and we have not defined our
    role.      - Constantinos A. Doxiados, Ekistics
    An Introduction to the Science of Human
    Settlements (1968).
  • Bizkaiko biztanleria 1,1 milioi inguruan izango
    da.
  • Horietatik 80-a, 880 mila pertsona inguru,
    Metropoli berri batetan biziko dira. Bilbao,
    Barakaldo, Getxo, Portugalete, Sestao... Horiek
    guztiak, nahiz eta beraien udaletxeak mantendu,
    korporazio baten aginduen menpe izango dira,
    Metropoliaren parte bezala.
  • Biztanleriaren 35-a 65 urtetik gorakoak izango
    dira.
  • Biztanle bakoitzaren energia kontsumoa
    25kWh/eguneko izango da.
  • Tenperaturak 2,75 ºC inguruko igoera izango du
    urte honetarako.
  • Gure klima sikuagoa izango da.
  • Itsasoaren altuerak metro erdiko igoera izango du
    eta horren ondorioz gaur egun ezagunak zaizkigun
    auzo nahikotxok desagertuko dira urak irentsitak,
    kostak jasango duen aldaketa ere aipagarria
    izango da.
  • Hainbat baliagai natural desagertu dira jadanik
    zenbait animalia espezie, zuhaitz espezie
    batzuk...
  • Ur-gezaren eskazia nabaritzen hasiak izango gara.

4
Konponbidearen aurkezpena
  • You see things and say "Why?" But I dream things
    that never were and I say "Why not?"       -
    George Bernard Shaw (1949)
  • Metropoliaren gobernu-taldea osatzen dugu. Mende
    hasieran, ikasle ginela, ikusten genuen egoera
    honetara helduko ginela hortaz, urtetan egon
    gara behar bezelako prestakuntza lortzen. Gaur,
    konponbidea gure esku dagoela, energia aurrezteko
    eta hura modu jasangarrian sortzeko (geure
    lurraldeko berezitasunak kontutan izanik)
    hurrengo sei esparruetan hartu behar ditugun
    neurriak aurkezten ditugu
  • Urbanismoa eta arkitektura
  • Garraioa
  • Industria eta zerbitzuak
  • Hezkuntza
  • Legeria
  • Energiaren sortzea

5
Urbanismoa eta arkitektura
When I'm working on a problem, I never think
about beauty. I think only how to solve the
problem. But when I have finished, if the
solution is not beautiful, I know it is
wrong.      - Richard (Bucky) Buckminster Fuller
Metropoliaren planifikazio orokorra, honen
azpiegiturak barne, geure klima kontutan izanik,
urtaroen eta egunean zeharreko aldaketak kontutan
izango ditu. Inguru-faktore garrantzitsuenak
tenperatura, hezetasuna, haizea, erliebea,
landareria eta, batez ere, eguzkiaren ibilbidea
eta heltzen zaigun bere energia izango dira.
Urbanismo bioklimatikoaren oinarriak jarraituz
berrituko dira edo sortuko dira
auzoak.   Azpiegituren artean, betikoak aparte,
hurrengoak sortuko dira zenbait motako
hondakin-urentzako araztegiak eraikuntzetan urak
Metropoliaren araztegietara joan aurretik ziklo
bat baino gehiago bete ditzan, olioa etxe
bakoitzetik batzeko aukera, garraio publikoak
sare egokia izango du (elektrizitate
hornidurarekin lotua), enparantzak eta leku
berdeak tartekatu behar dira eraikuntzen
artean...   Eraikuntzek, arkitektura
bioklimatikoa oinarritzat izango dute. Fatxaden
orientazioak ekialdean eta hegoaldean panel
fotovoltaikoak material konstruktibo moduan
erabiltzea erreztuko du, teilatuetan eguzki
energia termikoa jarriko da, bolumenak neurtuko
dira, inertzi termikoa kontutan izango da,
aireztatze gurutzatua izango da, argi naturalaren
erabilera bilatuko da, materialak isolamendu
egokia emango dute, eraikitzerakoan sorturiko
hondakinak murriztuko dira... Eraikuntza guztiak
domotikoak izango dira eta barne tenperatura,
hezetasuna, argia... kontrolaturik egongo dira.
Elektrotresnak kontsumo baxukoak izango dira,
luminariak led eta kontsumo baxuko bonbilak
izango dira...
6
Garraioa
  • "Once, when people were time-rich, people killed
    time. Having nothing to do is a lost luxury,
    unless you are retired, unemployed, or very rich.
    In our time-poor society, time kills people,
    because so much of it is spent in vehicles rather
    than being physically active or with loved ones.
    ...Live in a Healthy Place to get more time and
    more life. Become time-rich."      - Dr.
    Hirschhorn        Sprawl Kills

Garraio sare publikoa guztiz garatua dago eta
elektrizitate hornidura sarearekin bat doa.
Elektrizitatearen garraioak sorturiko eremu
magnetikoari esker marruskadura minimizatzen da,
hortaz, bagoiak mugitzeko behar den energia asko
gutxitu dugu. Hidrogeno pilaren oinarrizko ideia
garatuz lortutiko motorrek ura besterik ez dute
sortzen, ur hori modu egokian baturik parkeen
ureztaketerako, kaleak garbitzeko edo bestelako
prozesuetarako erabiltzen da. Material
supereroaleek tenperatura baxuetan dituzten
ezaugarriak oinarritzat hartuz (besteen artean
lebitazioa), unibertsitateak eta ikerketa
zentroek garraiorako prototipoak ikertuko
dituzte. Industria eta zerbitzuetako, dendak
barne, garraioak dira onarturik dauden bakarrak
Metropoliaren barruan. Kasu berezietarako
korporazioak ematen duen baimena beharrezkoa da.
Hidrogeno motorra erabiltzen ez duten garraioek
etxeetatik baturiko oliotik lorturiko biodiesela
erabiltzen dute, motor horiek denborarekin
desagertuko dira. Metropoliatik ateratzeko
garraio bide publiko egoki eta azkarrak daude,
kotxe pribatua gero eta arraroagoa da.
Metropolien arteko geltokietan kotxeak alokatzeko
aukera dago.
7
Industria eta zerbitzuak
Congestion will always be a huge problem as long
as we insist on taking 2,000 to 4,000 pounds of
plastic and metal with us wherever we go.      -
LA MTA Chief Executive Officer Roger Snoble
  • Edozein enpresak ingurumen legeria zehatz-mehatz
    bete beharko du isuritako osagaiak, sorturiko
    hondakinak, erabilitako energia iturriak,
    baliagai naturalen jatorria eta erabilera,
    kogenerazioa, makinen eraginkortasuna... Guzti
    horiek legerian agerturiko maximoetatik behera
    egon behar dira. Hau bermatzen duen auditoria
    urtero pasako dute.
  • Produkziorako kateak eraginkortasun altukoak
    izango dira eta kogenerazioa derrigorrezkoa
    izango zaie.
  • Elektronika daraman edozein produktuk kontsumo
    baxuko osagaiez egina izango da.
  • Birziklatzeko fabrikatu idearekin bat sortu
    beharko dituzte beraien produktuak. Zaharturiko
    produktuetaz desegiteko kontsumitzaileari
    erraztasuna emango zaio.
  • Produktu guztiek etiketa berdea eraman behar
    dute. Horretan osagai guztien berri emango da eta
    ingurumenarentzat kaltegarriak direnak agertuko
    dira, bai eta horiek nola tratatu behar diren
    behin produktua erretiratu nahi denean.
  • Metropoliaren gunean ez da industriarik egongo,
    zerbitzuak bakarrik.
  • Erosketetarako edozein zerbitzuk etxez etxeko
    entrega izango du, erosleak aukeraturikoa etxera
    eroango diote. Garraio baimenduak izango dira
    entregak egingo dutenak.
  • Erosketa eta aisialdirako zentro handiek ere
    urbanismo eta arkitektura bioklimatikoen eredu
    izan beharko dira bai eta domotikoak ere.
  • Metropoliaren barruan eskainitako zerbitzuak eta
    saldutako produktuak legez jarritako minimo
    ekologikoak bete beharko dituzte.

8
Hezkuntza
  • "In wildness is the preservation of the
    world."      - Henry David Thoreau
  • Ingurumen hezkuntza derrigorrezko irakasgaia
    izango da eskolatze osoan zehar. Ikasleek
    baliagai naturalen erabilera jasangarrian hazi
    behar dira, energiaren aurrezketan jantziak
    izango dira eta ingurumena zaintzearen garrantzia
    argi izango dute.
  • Zentruek hiru urtetan behin beraien gaitasuna eta
    egindako lanaren egokitasuna bermatzen duen
    auditoria bat izango dute.
  • Edozein ikastetxetako eraikuntzek,
    administrazioaren laguntzaz, jasangarritasunaren
    eredu izango dira.
  • Kontsumitzaileei zuzendutako kanpainak eguneroko
    kontua izango dira. Kanpaina bakoitzak gai baten
    inguruan izango da eta urtearen garaiaren
    araberakoa hala nola, gabonaldiak eta sorturiko
    hondakinen hazkuntza, uda eta aire girotuen
    erabilerak, negua eta berogailuen erabilerak,
    oporraldiak eta ingurunearen garrantzia, garraio
    publikoaren erabileraren sustaketa...
  • Telebista saioek, egunkariek, aldizkariek eta
    irrati saioek energiaren aurreztearen gaia eta
    bailiagaien zentzuzko erabilera zeharkako gaitzat
    izango dute argazkiak, elkarrizketak, tira
    komikoak, lehiaketak, etab.

9
Legeria
A hundred years after we are gone and forgotten,
those who never heard of us will be living with
the results of our actions.      - Oliver
Wendell Homes, U.S. Supreme Court justice
  • Bai hondakinak sortzen dituzten bai isuriketak
    sortzen dituzten aktibitate ekonomikoek, beraien
    ezaugarrien araberako, baimenduriko kantitate
    maximoak argitzen duen legeria izango dute.
    Kantitate horiek pasatzen dutenei isunak jarriko
    zaizkie, egindakoaren kaltegarritasunaren arabera
    itxiarazi daitezke enpresak. Legeak dioen
    maximotik urrun geratzen direnek sarituak izango
    dira.
  • Baliagai naturalen jatorria eta erabilerak legeak
    dioen arabera izango dira.
  • Energia kontsumo maximoak ere legearen
    araberakoak izango dira, bai enpresetan, bai
    zerbitzutan baita etxeetan ere.
  • Urbanismoari buruzko legerian espazio berdeak
    agertuko dira eta hauetan landatuko diren landare
    motak eta ureztatzeko moduak zehaztuko dira.
    Adibidez, bertoko klimarekin bat datozen
    landareak bakarrik erabiliko dira.
  • Metropolian saldu daitezkeen produktuek bete
    behar dituzten minimo ekologikoak berezko legean
    argi egongo dira nola egin dira, nondik eta nola
    heldu daitezke...
  • Kontsumitzailearen ingurumen-hezkuntzarako
    oinarriak, bai hezkuntza zentruetako bai
    komunikazio bideetarako baita udaletarako ere,
    finkatuko duen legea izango dugu.
  • Legeak eguneratzeko eta betetzen direla
    zihurtatzeko lantaldea sortuko da.

10
Energia sortzea
  • "The future lies in the strength with which
    people can set their powers of creation against
    their impulses for destruction. Perhaps this is
    the unending frontier"      -Marjorie Stoneman
    Douglas
  • Eraikin bakoitzak erabiltzen duen energiaren
    parte bat sortu beharko du, behar duen beste
    partea sare publikotik hartuko du. Erabiltzeko
    ura eta berogailuarentzako ura berotzeko
    teilatuetan eguzkiko energia termikoa jarriko da.
    Eraikinetako ekialde eta hegoaldeko fatxadek
    panel fotovoltaikoak izango dituzte elementu
    konstruktibo bezala. Urbanismo eta arkitektura
    bioklimatikoaren osagarri izango da hau.
  • Sare deszentralizatua izango dugu. Metropoliaren
    inguruko lurretan energia sorrerarako planta
    desberdinak izango ditugu, lekuan lekuko
    abantailen arabera. Energia eraikuntza guztietara
    heldu behar denez, garraio publikoaren sarea eta
    energiaren banaketa sareak bateratuz garraio
    publikoan marruzkadura minimizatzeko helburua
    dugu, energia elektrikoaren eremu
    elektromagnetikoa erabilita, biztanleriaren
    osasuna kontutan izanik, noski.
  • Kostaldean itsaso-energia eolikoa eta inguruko
    mendietan ohiko energia eolikoak suspertuko
    ditugu.
  • Eguzki-energia termoelektrikoan oinarria duen
    planta bat eraikiko da metropoliaren mendebalde
    inguruko landetan.
  • Esperimentazio-Fusio zentrala suspertuko da
    Metropoliaren ekialdeko inguruan, kostaldean.
  • Hondakinen balorizazio planta Metropoliaren
    hegoaldean kokaturik izango da, baso ugarien
    inguruan.
Write a Comment
User Comments (0)
About PowerShow.com